Larunbata, 2013ko azaroak 23a.
Carlsenek Munduko
Txapelketa irabazi du.
XAKEA. Magnus
Carlsen norvegiarra da atzotik munduko txapelduna, Viswanathan Anand
indiarraren bizkar. Carlsenek nahikoa zuen azken hiru partidetatik bat
berdintzea txapeldun izateko, eta atzo lortu zuen (6,5-3,5). Norvegiarrak 23
urte beteko ditu astebete barru. Gari Kasparov soilik izan da txapeldun hura
baino gazteago, lau hilabete gutxiagorekin.